XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kale garbitzalleak
Miel.

Miel asko egon diran lez, eta Miel Saguak be bai, berari, begi bakarra zalako, Tuerra deitzen eutsen.

Miel Tuerra.

Kale garbitzalle jatorra.

Serbitsari ta borondatetsua.

Bere ogi bidea eratsu eta patxadaz artzen jakin ebana.

Bein, alkate bateri, anda eroatzalleak illeta guztietarako izentatzea gogoratu yakon, iñoiz etxekoak eta senideak iñor ezin billatuta ibilten zirala ortarako-ta.

Kale garbitzalleak eta erriko serbitsukoak artu eben zeregin ori.

Jantzi baltz luzeak egin eutsezan.

Miel'ek Charlot'en soiñekua deitzen eutsan bereari.

Goizeko lauretatik laster kalian agertzen zan.

Argi barik illunpean garbitzen zitun kale kantoi batzuk.

Goitik bera, etorrana etorrala, tatarrez ekarri.

Egoki zan unetxo baten moltsoa egin ta gero egunez batu.

Katu guztiak ezagutzen zitun.

Danei esaten eutsen zerbait bere aurretik marrauka igarotean, batez be errekaize denporetan ezagutzen ba zitun.

Etxeko jaubeentzat errekadu alaiak emon be bai eurei: Joan etxera ta lotan dagonari esan izaraen epeltasuna laga ta trastiak zabaltzen balkoira agertzeko, egun ederra datorrala-ta.

Arratoiekin be ez eukan atzerarik.

Eskobakin jo ta blast.

Iñoiz baten bat igeska oartzen ba eban, berak: Zer? Saguak bildurtu zaitu ainbestetan? Bera be saguaneko zan ba!.

Ez dakit iñoiz gaixorik egon ete zan.

Ezetz esaten dabe, eta berak be ala esaten eban.

Gaurko garbitasun barik, iñoiz ez eban pentsatu bere zeregiñetatik gaixorik batu eikeanik.

Andrazkoei lorak esaten bera lako gitxi.

Abots bete, metal otsezkoa eukan.